Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

EH eta TIBETE (lpj)

4 mars 2009

Konlusioa

Ikerketa horren ondotik, gure problematikari erantzuteko gai gira, ez dago berditasunik Euskara eta tibeterraren artean, baina hala ere egoera politiko berdintsua da: gatazkan diren bi estatu dira, haien independentzia lortzeko. Tibete, 1950 arte indenpendentzia gehiago bazituzten, baina Txinak inbaditu du, eta Euskal-Herrian, aldiz, betidanik autonomiaren alde borrokatu dira. Hizkuntza mailan, Tibetar alfabetoa eta hizkuntza orokorki Indiarratik heldu da, aldiz, Euskara, Europear hizkuntzen artean zaharrenetariko bat da, hizkuntza indoeuroperra.
Euskara, gutxitzen ari den hizkuntza bat bilakatzen delarik, Tibetera indartzen da. Euskara, guti gorabehera 1.000.000 pertsonek mintzatzen dutelarik, 4.000.000 pertsona baino gehiagok Tibetera mintzatzen dute.

Publicité
Publicité
14 février 2009

Tibeta eta hizkuntza

      

Tibeta ofizialki Txinan aurkitzen da.Aldiz, Euskal Herrian bezala haien independentziarentzat borrokatzen dira , zeren eta jakin behar baita Tibeta 7.mendetik independentea zela baina txinak hautatu du 1950.urtean bere independentzia kentzea.

Tibeta Txinako hego mendebaldean dagoen lurralde autonomoa da, hiriburua Lhasa duena.Hasiera batean Tibetak 2,5 milioi kilometro karratu zituen, 4.000 metrotik gorako altitudearekin. Lur hauek altitude handikoak dira. Baina 1990ean egindako froga batzuetan, 1.221.600 km2 zituela ageri zen. Beraz lur eremu izugarri handiak kentzen ari dizkiotela argi dago. Bertako hizkuntza Tibetera da eta erlijioa budismoa. Orain Tibeta hiru probintzietan dago zatitua: Amdo, Kham eta U-Tsang.

Tibeteko biztanle gehienak etnia berekoak dira eta hizkuntza bera erabiltzen dute (tibetarra). Tibetarrak 4.000.000 inguru dira Txinako beste lurralde batzuetan bizi direnak kontuan hartuta; eta beste 2.000.000 inguru gehiago Bhutanen, Indian, Nepaleko iparraldean, Jammun eta Kaxmiren bizi dira. 1959 urterarte biztanleen %20a apaizak ziren. 1960an 2.400 monasterio zeuden eta 100.000 fraide edo moja; 1979an, Txinatarren erasoen ondoren, 12 monasterio eta 2.000 fraide edo moja besterik ez ziren geratu. Monasterioak ikasteko leku nagusiak izan dira beti.

HIZKUNTZA

Hizkuntz Tibetarreko hitz gehienak silaba bakarrekoak dira, baina atzizki bat ezartzen zaie eta honek normalean maskulinoa, femeninoa, aditza, plurala eta abar den adierazten du. Tibeteko alfabetoa Songsten Gampo erregearen garaikoa da. Errege honek talde jakintsu bat bidali zuen indiara testu budistak ikasteko eta Tibeterara pasatzeko. Jakintsu talde honek indiako alfabetoak zehatz mehatz aztertu behar izan zituzten. Brahmia aukeratu zuten, eta berraldatuz, Tibeteko alfabetoa sortu zuten.

14 février 2009

Tibetaren egoera

Txina bere Joko Olinpikoak prestatzen ari zen unean , antortxak ageri izan dira.Tibeteko egoera du zailtasunak ekarri Txinaren bide olinpikoan.Herri Tibetarrak jasaiten dituen zapalkuntzak mundu osoan ohiartzuna izan duten estatu txinatarraren aurakako mibilizazioak areagotu ditu.

Kapitalismoak, burokrazia eta Txinatar burgesiak mundu osoari mirariak erakutsi nahi dizkiote baina Tibeteko gertakizunek ongi erakusten dute arazoak ez direla konponduak.Kostaldeko eta ekialdeko probintzietan garatu den kapitalismo Txinatarra ez da ber moldean ibili mendebaldean eta nekazalguneetan.Hiriak eta kostaldeak aberastu diren bitartean nekazalguneak pobretu egin dira.Iraultzaren lorpen gehienak desagertu egin dira eta ondorioz langabezia izugarri hazitzen ari da, nekazari behartsuak hirietara doaz, lan okerrenak eta soldata baxuenak izatera.Alderdi Txinatarr komunistak, kapitalismoa eta diferentzia sozialak bultzatzearekin ez du aski hau da , bizi baldintzen okertzea salatu duten edozein mobilizazio zapaltzen jarraitzen dute.Hala ere, ez da harritzekoa Alderdi Komunistak beldurtua egotea ongi baitakite edozein gertaera leherketa handiago baten txinparta izan daitekeela.Horregatik du derrigorezko edozein mobilizazio lehenbailen gelditzea, kasu horetan Tibetakoa.
Tibetari buruz jakin behar dena da , 1914.urteko akordio famatuarekin salbu, beti Txinaren menpe gelditu dela.

14 février 2009

Tibetaren historia

Tibeteko lurraldea nazio batua zen III.mendean, budismoaren hedapena hasi zenean.

X. mendea arte Tibeta herri independientea izan zen, non familia nobleak, lurjabe txikiak eta monasterio budistak zeuden.Handik aurrera printzerri txikietan banatu zen, eta 1247an mongoloen erasoak jasan zituzten. XIII. mendean Inperio Mongolak dominatu zuen Tibeta. Bitarte horretan budismo lamista nagusitu zen. Lehenengo Dalai-lamak XIV. eta XV. mendeen bitartean agertu ziren. Hauek erlijio aginpidea zuten soilik, baina ondorengoak gero eta aginte handiagoa izaten joan ziren, eta 1642an Dalai-lama Tibeteko gobernuaren buru izendatua izan zen. XVIII. Mendearen hasieran Txinako Qing ejerzituak Tibeta inbaditu zuen, eta Tibeteko milaka pertsona hil zituzten. 1911an gerra zibila piztu zen, Txinatarrek tropak Tibetetik atera behar izan zituzten. Dalai-lamak aukera hori aprobetzatu zuen, Tibeta berriz ere berak aurrera eramateko. Baina inork ez zuen Tibeta bakean usten, guztiek zapalkuntza ikaragarria jarduten zuten harengan. 1914an gutxi gora behera, Tibetak eta Britainia Handiak akordio bat sinatu zuten Txina konturatu gabe. Honekin Tibeta Txinako erregio autonomo bihurtu zuten. Tibetarrek 90.000 kilometro karratu eman zizkieten Britainiarrei ordainetan. Orain Arunachal Pradesh estatua dena.

1950 urtean Txinako Herri Errepublikak Tibeta berriz inbaditu eta bertako ejerzitua erraztasun handiz garaitu zuen (gehiago zirelako eta hobeto prestatuta gainera), lurraldea bere boterean berriz ere hartuz. Gobernu txinatarrak Dalai-lamari eta Pantxen-lamari, Tibetaren Askatasun Baketsuaren plana sinatuarazi zieten, esklabu bezala tratatuz.

Txinatarrek herritarrei eta elizari Kham orientala eta Amdo lurrak kendu (Txinako probintzia bihurtuz) eta nekazaritza kolektiboa antolatu zuten. Budismoa ere debekatu zuten. Tibeteko jende gaixoaren eskubide guztiak bata bestearen atzetik urratuz.

 1956ko ekainan erreforma honegatik, matxinada bat sortu zen erregio hauetan, Estatu Batuetako CIAren babesarekin, Lhasaraino heldu zena. 1959an ejerzitu Txinatarrak hau gelditzea lortu zuen milaka lagunen heriotza gauzatuz. Matxinada ugariren ondoren, 1959an Tenzin Gyatso Dalai-lamak Indiara ihes egin behar izan zuen, han Txinatarren aurkako matxinadak eta planak egiten jarraitu zuen baina1969an CIAk bere babesa kendu zion.

Gaur egun Txinako lurralde autonomoa da, baina txinatarren aurkako erresistetziak dauz oraindik. Tibetarrak alde guztietatik jasan duten eta jasaten jarraitzen duten zapalkuntza ez daude prest onartzeko, eta jarraituko dute haien erabakiak haiek hartu arte, inoren azpian egon barik.

4 février 2009

Euskararen egoera (segida)

Hiztunen kopuruak

   

Euskara Euskal Herriko zazpi herrialdeetan mintzatzen da, baina beste bi hizkuntza handiren eragin nabarmena jasaten du: espainierarena eta frantsesarena.

 

Eusko Jaurlaritzaren 2001eko Euskal Herriko Soziolinguistikako Inkestaren datuen arabera, une honetan diren euskaldunen kopuruak herrialdeka, hauek dira:

   

Nafarroan biztanleen %10,3 elebidunak dira, %6,6 elebidun hartzaileak     eta %83,1 erdaldun elebakarrak.

Gipuzkoan 15 urtez gorako biztanleen %48 elebidunak dira,       elebidun hartzailearen kopurua %9,5 da eta %42,6 erdaldun elebakarrak dira.

   

Araban biztanleen %75,5 erdaldun elebakarrak dira, %13,4       elebidunak eta elebidun hartzaileen ehunekoa %11,1 da.

       

Bizkaian erdaldun elebakarrak %64,9 dira, biztanleen %22,4       elebidunak eta %12,6 elebidun hartzaileak.

Iparraldean lau biztanletik bat elebiduna da, hamarretik       bat elebidun hartzailea eta gainerako bi herenak erdaldun elebakarrak.

   

Hiztunen bilakaera

Publicité
Publicité
4 février 2009

Euskararen egoera

Bada 150 urte, estatistika fidagarriak baditugula euskarari buruz eta Euskal Herri osoan. Hona garrantzizko ikerketa batzu :

  • 1868 : 165.000 herritarren artean 80.000 euskaldun (% 48).
  • 1970 : 217.888 herritarren artean 77.848 euskaldun (% 36).
  • 1996 : 250.000 herritarren artean 67.500 euskaldun (% 27).
  • 2006 : 283.000 herritarren artean 63.700 euskaldun (% 22,5).

2006etik hara euskararen ikasleak urtero %2z emendatzen badira, 15 urteren buruan euskaldunen kopurua  emendatzen hasiko da, urtean 1000 euskaldun gazte gehiagorekin. 2050. urtean Ipar Euskal Herrian 16 urte eta gehiagoko 310.000 herritar kondatuko dira eta heietarik 94.000 euskaldun izanen dira, %30 orokorki eta %55 inguru adinarte gazteenetan.

Elebiduna: euskara eta frantsesa (edo espainola) ongi edo aski ongi mintzatzen dituena. Elebidun hartzailea:

Euskalkien egungo sailkapena

 

   

   

Dialektologoek egindako azterketei esker, eta batez ere Koldo Zuazori esker, gaur egun euskalkien eta azpieuskalkien sailkapen bat egin dezakegu beren hizkuntz ezaugarrietan oinarriturik

Koldo Zuazo

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologiako irakasle den Koldo Zuazok sakontasun handiz aztertu du euskararen dialektologia. Bonaparteren sailkapenetik abiatuta, 1997. urtean beste sailkapen zehatzago bat egin zuen. Lehena euskalkietan oinarritu zen bere sailkapena osatzeko, baina Zuazo, aldiz, mintzamolde-multzoetan oinarritu da.

Zuazoren euskalkiek inguru jakin batzuetako hizkera-ezaugarrien arabera antolatuak daude:

  • Erdialdeko eremurik zabaleneko ezaugarriak.
  • Erdialdeko eremurik txikieneko ezaugarriak.
  • Mendebaldeko ezaugarriak.
  • Ekialdeko ezaugarriak.
  • Iparraldeko ezaugarriak.
  • Hegoaldeko ezaugarriak.
  • Nafarroako euskararen ezaugarriak.
  • Gipuzkeraren ezaugarriak.
  • Mendebaldeko eta erdialdeko ezaugarriak.
  • Bitariko banaketa duen eremuko ezaugarriak.
  • Euskal Herri osoa, eremu finkorik zehaztu gabe.

Sailkapen hori osatzeaz gain, Koldo Zuazok euskal dialektoen atlas bat egin du, euskalkiei buruz egin den bakarra.

euskara doi bat mintzatzen duena, edo gutienez ongi edo aski ongi konprenitzen edo irakurtzen duena.

4 février 2009

Euskararen jatorria eta historia

Euskara, euskaldunek erabiltzen duten hizkuntza da. Euskal-Herrian mintzatzen diren hizkuntzetako bat da, jatorrizkoa, gaur egun egoera gutxituan dagoena. Euskara ez dago philum indoeuropearra barruan sailkatuta eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen da.

Iberiar penintsulan bizirik dirauen erromatarren aurreko hizkuntza bakarra da. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak eta hiztunak galduz. Nafarroa garaian bereziki, prozesu hori nabarmena da. XIX mendearen bukaeran eta XX. mende hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo kanpion, Sabino arana...) nolabait biziberritu zen, abertzaletasunari estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX mende erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioari dagokionean batez ere.

1980. hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu zuen, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Ger,ikako estatuak euskara Euskadiren berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofiziala egin zuen Araba Bizakaia eta Gipuzkoan. Nafarroa garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko iparmendebaldean (Eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Irunean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (Eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (Eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar euskal herriari dagokionez, euskarak ez du onarpen instituzionalik: hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.

XX. mendean, euskara batua sortu zen, euskalkiak batzeko beharrari erantzuteko; gaur egun, hizkuntza koofiziala da Euskal Herriko lurralde batzuetan. Komunikabide, ikaskuntza, administrazio eta aisian erabiltzen da, lurralde eta eremuen arabera gorabehera handiak dauden arren.

Euskararen jatorria den alegiazko mintzairari aintzineuskara deritzo, hau da,erromatarren  nahiz zeltiarren eraginaren aurreko protoeuskara.

Antzinatean, euskararen hiztunen multzoa Ebro ibaitik Garona ibairaino eta Pirinioetan Kataluniako lurretaraino zabaltzen zen. K.o. lehenengo milurtekoan eremu horrek atzerakada itzela izan zuen Pirinioetan eta iparraldean, batez ere Erromatar inperioaren eraginez. Erromatarrek latinetiko hizkuntza ekarri zuten berekin, eta hizkuntza hura beren menpeko lurralde guztietan ezartzen saiatu ziren.

Euskararen jatorria inoiz ez da jakin zehazki, baina hainbat teoria daude. Batzuk hizkuntza kaukasikoetatik datorrelako teorian oinarritzen dira; beste batzuek, berriz, hizkuntza berebereetatik datorrela diote: ez dakigu zehatz-mehatz.

Gauza bat argi dago: hizkuntza indoeuropearrek mendebaldea estali aurreko hizkuntza bakarra da Europa  osoan. Beraz, k.a. 2000 urteetan inguru hauetara etorritako herri edo mintzaira indoeuroparren aurrekoa da.

29 décembre 2008

EUSKAL HARRIA probintzia banaketa

29 décembre 2008

Horra hemen euskararen eta tibeteraren

                                              

                              

Horra hemen euskararen eta tibeteraren aurkezpena.
Hasteko, euskararen eta tibeteraren jatorria eta historia presentatuko dizuegu . Ondotik, bi hizkuntza horien egoera aipatuko dugu hau da estatu handiengandik bizi duten errepresioa. Segitzeko, estatu horiek ezagutzen duten egoera politiko berdinaz gain, berdintasunak badiren haien hizkuntzen artean ikusiko dugu.
Azkenik, aurkeztutako informazio guzien laburpen bat eginen dugu.

Publicité
Publicité
EH eta TIBETE (lpj)
Publicité
Publicité