Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
EH eta TIBETE (lpj)
14 février 2009

Tibeta eta hizkuntza

      

Tibeta ofizialki Txinan aurkitzen da.Aldiz, Euskal Herrian bezala haien independentziarentzat borrokatzen dira , zeren eta jakin behar baita Tibeta 7.mendetik independentea zela baina txinak hautatu du 1950.urtean bere independentzia kentzea.

Tibeta Txinako hego mendebaldean dagoen lurralde autonomoa da, hiriburua Lhasa duena.Hasiera batean Tibetak 2,5 milioi kilometro karratu zituen, 4.000 metrotik gorako altitudearekin. Lur hauek altitude handikoak dira. Baina 1990ean egindako froga batzuetan, 1.221.600 km2 zituela ageri zen. Beraz lur eremu izugarri handiak kentzen ari dizkiotela argi dago. Bertako hizkuntza Tibetera da eta erlijioa budismoa. Orain Tibeta hiru probintzietan dago zatitua: Amdo, Kham eta U-Tsang.

Tibeteko biztanle gehienak etnia berekoak dira eta hizkuntza bera erabiltzen dute (tibetarra). Tibetarrak 4.000.000 inguru dira Txinako beste lurralde batzuetan bizi direnak kontuan hartuta; eta beste 2.000.000 inguru gehiago Bhutanen, Indian, Nepaleko iparraldean, Jammun eta Kaxmiren bizi dira. 1959 urterarte biztanleen %20a apaizak ziren. 1960an 2.400 monasterio zeuden eta 100.000 fraide edo moja; 1979an, Txinatarren erasoen ondoren, 12 monasterio eta 2.000 fraide edo moja besterik ez ziren geratu. Monasterioak ikasteko leku nagusiak izan dira beti.

HIZKUNTZA

Hizkuntz Tibetarreko hitz gehienak silaba bakarrekoak dira, baina atzizki bat ezartzen zaie eta honek normalean maskulinoa, femeninoa, aditza, plurala eta abar den adierazten du. Tibeteko alfabetoa Songsten Gampo erregearen garaikoa da. Errege honek talde jakintsu bat bidali zuen indiara testu budistak ikasteko eta Tibeterara pasatzeko. Jakintsu talde honek indiako alfabetoak zehatz mehatz aztertu behar izan zituzten. Brahmia aukeratu zuten, eta berraldatuz, Tibeteko alfabetoa sortu zuten.

Publicité
Publicité
Commentaires
EH eta TIBETE (lpj)
Publicité
Publicité